Pribatutasun-politika
Azken eguneraketa: 2026ko azaroa
Belvederen serio hartzen ditugu zure datuak. Politika honek hizkera argian azaltzen du www.belvedere.eus webgunearen bidez biltzen dugun informazio pertsonala nola tratatzen dugun, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 2016/679 Erregelamendua, DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren (DBLO) arabera.
1. Tratamenduaren arduraduna
- Arduraduna: BELVEDERE MARKETING AGENCY S.L.
- IFK: B01715820
- Helbidea: Morgan kalea 2A, 3B, 48014 Bilbo (Bizkaia), Espainia
- Posta elektronikoa: info@belvedere.eus
- Telefonoa: 946 12 78 34
Belvedere ez dago Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatzera behartuta. Pribatutasunari buruzko edozein zalantzarako, idatzi info@belvedere.eus helbidera.
2. Zer datu tratatzen ditugun, zertarako eta zein oinarri juridikorekin
a) Harremanetarako formularioa eta posta elektronikoa
Datuak: izena, posta elektronikoa, telefonoa (ematen baduzu), enpresa eta zure mezuaren edukia.
Helburua: zure kontsultari edo aurrekontu-eskaerari erantzutea eta behar den jarraipena egitea.
Oinarri juridikoa: formularioa bidaltzean ematen duzun baimena (DBEOren 6.1.a art.) eta, aurrekontua eskatzen baduzu, zuk eskatuta kontratua egin aurreko neurriak aplikatzea (DBEOren 6.1.b art.).
Kontserbazioa: zure eskaera kudeatzeko behar den denbora, eta gehienez urtebete azken komunikaziotik, harreman komertzialik hasten ez bada.
b) Bezeroak eta hornitzaileak
Datuak: harremanetarako pertsonen datu identifikatzaileak eta kontaktukoak, fakturazio-datuak.
Helburua: kontratu-harremana, zerbitzuen ematea, fakturazioa eta kontabilitatea kudeatzea.
Oinarri juridikoa: kontratua betetzea (DBEOren 6.1.b art.) eta zerga- eta merkataritza-arloko lege-betebeharrak betetzea (DBEOren 6.1.c art.).
Kontserbazioa: harremanak irauten duen bitartean eta, ondoren, legezko epeetan (oro har, sei urte Merkataritza Kodearen arabera eta lau urte zerga-araudiaren arabera).
c) Hautagaitzak
Zure curriculuma bidaltzen badiguzu, gaur egungo edo etorkizuneko hautaketa-prozesuetan zure hautagaitza baloratzeko tratatuko dugu, zure baimenean oinarrituta (DBEOren 6.1.a art.). Gehienez urtebetez gordeko dugu, lehenago ezabatzeko eskatzen ez badiguzu.
d) Web analitika
Zure baimenarekin, Google Analytics erabiltzen dugu webgunea nola erabiltzen den estatistikoki ezagutzeko eta hobetzeko (DBEOren 6.1.a art.). Xehetasunak Cookie-politikan dituzu.
e) Sare sozialak
Gure profilekin (Instagram, LinkedIn, etab.) elkarreragiten baduzu, sare sozialak ikusten uzten dizkigun datuak tratatuko ditugu elkarreragin hori kudeatzeko, zure baimenean oinarrituta. Sare sozial bakoitzak bere pribatutasun-politika du.
Ez dugu erabaki automatizaturik hartzen, ezta zuregan ondorio juridikoak dituzten profilik egiten ere.
3. Hartzaileak
Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen, legeak hala eskatzen duenean izan ezik (adibidez, Zerga Administrazioari). Gure zerbitzuak emateko, gure kontura datuak tratatzen dituzten hornitzaileak ditugu tratamendu-eragile gisa, eta haiekin DBEOren 28. artikuluak eskatzen dituen kontratuak sinatu ditugu:
- webgunearen ostatatze-hornitzailea (hostinga);
- Google Ireland Ltd. (Google Workspace posta elektronikorako eta Google Analytics analitikarako);
- kontabilitate- eta zerga-aholkularitza, bezeroen eta hornitzaileen kudeaketa administratiborako.
4. Nazioarteko transferentziak
Hornitzaile batzuek, Googlek adibidez, Europako Esparru Ekonomikotik kanpo trata ditzakete datuak. Kasu horietan, transferentzia EB-AEB Datuen Pribatutasun Esparruan (Data Privacy Framework) edo Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausula estandarretan oinarritzen da.
5. Zure eskubideak
Edozein unetan erabil ditzakezu sarbide, zuzentze, ezabatze, aurka egite, tratamendua mugatze eta eramangarritasun eskubideak, baita emandako baimena kendu ere, horrek aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.
Horretarako, idatzi info@belvedere.eus helbidera edo posta arruntez Morgan kalea 2A, 3B, 48014 Bilbo helbidera, erabili nahi duzun eskubidea adieraziz. Zure nortasuna egiaztatzeko eska diezazukegu. Hilabeteko epean erantzungo dizugu.
Zure eskubideak behar bezala bete ez ditugula uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
6. Adingabeen datuak
Webgunea ez dago 14 urtetik beherakoei zuzendua. Adin horretatik beherakoa bazara, ez bidali datu pertsonalik.
7. Segurtasuna
Arriskuari egokitutako neurri tekniko eta antolakuntzakoak aplikatzen ditugu zure datuak galeratik, baimenik gabeko sarbideetatik edo erabilera desegokietatik babesteko, hala nola konexio enkriptatua (HTTPS), segurtasun-kopiak eta sarbide-kontrola.
8. Datuen zehaztasuna
Ematen dizkiguzun datuak egiazkoak direla bermatzen duzu, eta edozein aldaketa jakinaraziko diguzula. Beste pertsona batzuen datuak ematen badizkiguzu, aurrez informatu behar dituzu.
9. Politika honen aldaketak
Politika hau egunera dezakegu lege-aldaketetara edo gure zerbitzuetako aldaketetara egokitzeko. Indarrean dagoen bertsioa beti orri honetan argitaratutakoa da, eguneratze-datarekin.